Ertzaintzak jakinarazi duenez, gertaeraren lekura hurbildu dira anbulantzia, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruilak nahiz helikopteroa. Larrialdi zerbitzuak saiatu dira gizonezkoa suspertzen, baina bertan hil da.
GOIENAk jakin ahal izan duenez, bi gizonezko ziren pinuak mozten ari zirenak eta horietako bat, 80 urtekoa, azpian harrapatu du zuhaitzak. Hildakoa aramaioarra zen jaiotzez nahiz eta Arrasaten bizi zen.