Eguraldia dela eta frontoian elkartu dira Lagun Artean dantza taldeko dantzariak, trikitilariak eta txistulariak inauterietako euskal dantzak egiteko. Inauteri giroan, ia ordubeteko saioa osatu dute adin ezberdinetako dantzariek, eta behin prestatutakoa eginda, banakoa, arin-arin nahiz fandangoa eta kalejira egin dituzte. Azkenik, dantza taldeak abian zuen zozketako zenbakiak atera ditu: lehen saria 0829 zenbakiak eskuratu du; 1477 zenbakiak, berriz, bigarrena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.