Aroa Arrizubietak irabazi du bigarren final-laurdena eta haren atzetik geratu dira Igoa eta Agirre

Mirari Altube Arrese 2024ko ots. 5a, 06:54

Oholtzan elkartutako sei bertsolariak eta aurkezle lanak egin zituen Eli Plazaola. (Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatu zen atzo, domeka, Oionen, eta Aroa Arrizubieta gasteiztarrak eskuratu zituen puntu gehien (261,5). Horren atzetik geratu ziren, puntu kopuru berberarekin (259,5), Xabi Igoa eta Manex Agirre aramaioarrak.

Aroa Arrizubieta kantuan.

Lehen kanporaketan legez hamahiruna bertso kantatu zituzten oholtzan elkartutako sei bertsolariek eta epaimahaiko kideek emandako puntuak honako hauek izan ziren:

  • Aroa Arrizubieta: 261,5 puntu.
  • Xabi Igoa: 259,5 puntu.
  • Manex Agirre: 259,5 puntu.
  • Maddi Agirre: 241,5 puntu.
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 234,5 puntu.
  • Orlando Arreitunandia: 226 puntu.

Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, 17:30ean. Martin Abarrategik jardungo du han nor baino nor gehiago beste bost bertsolarirekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak