Papargorri abesbatzak, Triki kalejirak, Aramaioko Bertso Eskolak eta Alaiak erretiratuen elkarteak antolatzen duten ekintza da Santa Ageda batzearena. Aldez aurretik bi entsegu egin ostean, heldu da egun handia eta dagoeneko baserriz baserri dihardute kantuan eta eskean. Bi taldeak 14:30ak bueltan elkartuko dira San Martin eskolan bazkaltzeko.