Onuradunek zenbait baldintza bete beharko dituzte laguntzak eskuratzeko. Erabiltzaileak gutxienez 12 urte izan beharko ditu eta Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egon beharko du –gutxienez, urtebetez jarraian eta eskabidea egin baino lehenagokoan–.
Bestalde, ohiko etxebizitzatik kanpora joan-etorriak egiteko ezinduta ez egotea da beste baldintzetako bat; baita, gutxienez, %33ko ezgaitasuna aitortua izatea ere –gutxienez, 9 puntu edo gutxienez, %45 bat lortu beharko du garraiobide kolektiboak erabiltzeko eragozpenak zehazteko baremoan–. Azkenik, desgaitasun intelektuala edo adimen gaixotasunak ezin dio herritarrari eragotzi bere kabuz bizi ahal izatea. Desgaitasun psikikoa ezin da izan %60koa edo hori baino handiagoa.
Argibide gehiago behar izanez gero, Udaleko gizarte langilearen bulegora jotzeko eskatu du Aramaioko Udalak.