Otsailaren 3an ospatuko dute Santa Ageda eguna herrian. Papargorri abesbatzak, Triki kalejirak, Aramaioko Bertso Eskolak nahiz Alaiak jubilatuen elkarteak antolatzen duten ekintza da. Dagoeneko bi entsegu egin dituzte eta bihar goizeko 10:00etan elkartuko dira herriko plazan Santa Ageda batzea egiteko. Goiza kantuan eta eskean pasa ostean, bazkaria egingo dute 14:30ean eskolan.
Auzoetan ere egingo dituzte batzeak. Zapatuan Azkoaga, Zabola, Altzaga, Uribarri, Gureia eta Arexolan egingo dute; domekan, aldiz, Barajuenen eta Oletan.