Finalerdietan da Peru Abarrategi aramaioarra, Izarran jokatutako final laurdena irabazita

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 29a, 06:57

Peru Abarrategi gainerako bertsolarien zorion mezuak jasotzen oholtzan. (Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

XVI. Arabako Bertsolari Txapelketari ekin zioten atzo, urtarrilak 28, Izarran. Sei bertsolari, horietatik lau aramaioarrak, elkartu ziren oholtza gainean lehen kanporaketa jokatzeko, eta Peru Abarrategi Sarrionaindiak, azken txapeldunak, irabazi zuen.

Abarrategirekin batera nor baino nor gehiago jardun zuten honako bost bertsolarik: Aramaioko Paula Amilburu Izargaraik, Danel Herrarte Nafarrate eta Aitor Ugarte Erizek eta Gasteizko Eli Zaldua Barquinek eta Ekaitz Samaniego Curielek.

Hamahiruna bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek eta ariketa guztiak egin ondoren, Abarrategik lortu zuen puntu gehien: 259 hain zuzen ere. Gainerakoen puntuazioak honako hauek izan ziren:

  • Aitor Ugarte: 250 puntu.
  • Eli Zaldua: 250 puntu.
  • Paula Amilburu: 249,5 puntu.
  • Ekaitz Samaniego: 242,5puntu.
  • Danel Herrarte: 238,5 puntu.

Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira gero finalerdiak.

Peru Abarrategi kanporaketako une batean. (Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

Hurrengo saioa, domekan

Hurrengo saioa Oionen jokatuko da, otsailaren 4an, 17:30ean. Han ere izango dira aramaioarrak: Manex Agirre Arriolabengoa eta Xabi Igoa Eriz. Eta horiekin batera beste lau bertsolari: Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Agirre Epelde, Orlando Arreitunandia Arinas eta Rikardo Gonzalez de Durana Alzola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak