Otsailaren 10eko inauteri arratsaldea frontoitik plazara arteko kalejirarekin hasiko dute 17:30ean. Plazan izango dira 18:00ak aldera eta han egingo dituzte mozorro lehiaketa eta txokolate-jana plazan. Amaitzeko, diskofesta egongo da. Alabaina, eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dira ekintzak.
Mozorro lehiaketa
Lehiaketan parte hartzeko deialdia irekita dago otsailaren 2ra arte. Hala ere, jakinarazi dute egunean bertan ere apuntatu ahal izango dela. Parte hartzeko eskuorria bete behar da eta kultura etxean entregatu. Gaia librea eta taldeek gutxienez lau pertsonakoak izan behar dute.
Talde mozorrotua - haurrak
- 1. saria: 150 euro.
- 2. saria: 90 euro.
Talde mozorrotua - 14 urtetik gorakoak
- 1. saria: 150 euro.
- 2. saria: 90 euro.
Orijinaltasuna - banaka edo taldeka
- Sari bakarra: 90 euro.