Bi entsegu antolatu dituzte Aramaioko Santa Ageda batzerako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 19a, 11:28

Santa Ageda batzea otsailaren 3an egingo da, eta urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean egingo dituzte bi entseguak, 19:00etan, musika etxean.

Otsailaren 3an egingo dute Santa Ageda batzea Aramaion, Papargorri abesbatzak, Triki kalejirak, Aramaioko bertso eskolak eta Alaiak jubilatuen elkarteak antolatuta, eta, kantuan atera aurretik, bi entsegu antolatu dituzte datozen egunetarako. Lehena urtarrilaren 25ean izango da eta bigarrena, berriz, otsailaren 1ean. Entseguak musika etxean egingo dira, arratsaldeko zazpietan.

Egun berean, Santa Ageda batzearen ostean, 14:30ean, bazkaria egingo dute eskolan, eta joan nahi duenak izena eman beharko du, 615 73 92 55 telefono-zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak