Zirkulazio araudia betetzeko deia egin die herritarrei Aramaioko Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 18a, 15:43

Aramaioko kaleetan autoak gaizki aparkatuta uzteak zirkulazioan sortzen dituen eragozpenak direla eta Udalak herritarrei dei egin die arazoaz kontzientzia hartzeko eta araudia errespetatzeko.

Autoak herriko espaloi, zebra-bide nahiz debekatutako lekuetan aparkatuta uztea zenbait arazoren sorburu dela dio Aramaioko Udalak eta zenbait adibide jarri ditu: "Hondakinak jasotzeko kamioia pasa ezinda geratzen da batzuetan gaizki aparkatutako autoek nahikoa leku uzten ez dutelako, eta ez hori bakarrik; kontuan hartu behar da, larrialdiren bat sortuko balitz, emergentzietako ibilgailuak ezingo liratekeela bertatik igaro". Nabarmendu dute ibilgailuek pasabidea oztopatzeaz gain, oztopoak eragiten dizkietela ezinduei nahiz oinezkoei ere.

Arrazoi horiengatik Udalak aramaioarrei eskatu die herriko zirkulazio arazoaz kontzientzia hartu eta araudia errespetatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak