Iker Senar hamaseigarren helmugaratu da Espainiako Ziklo-kros Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 16a, 11:53

Iker Senar, domekan, Amurrion jokatutako Espainiako Ziklo-kros Txapelketan. (Argazkia: Goretti Ibabe).

Amurrion jokatu zen domekan Espainiako Ziklo-kros Txapelketa eta aramaioarra gustura geratu da lortutako emaitzarekin. Denera 50 lagun inguruk hartu zuten parte eta GOIENAri azaldu dionez, "ez da erraza lehen 20 postuetan sartzea" eta erronkatzat zuen 20-25 postuen artean sailkatzea.

Iker Senar aramaioarra lehen aldiz lehiatu zen Espainiako Ziklo-kros Txapelketan eta hamaseigarren postuan helmugaratu zen elite mailan. Esperientzia "polita" izan dela dio: "Zirkuitua ederra zen eta lokatzarekin teknikoagoa bihurtu zen. Gustura agertu da hamaseigarren postua lortzearekin. Bere hitzetan, ez da erraza lehen 20 postuetan sailkatzea, eta erronka bezala jarri zuen 20-25 postuen artean helmugaratzea. Gainera, azaldu du irteeran azken postuetatik abiatu zela, eta ez zela erraza izan arerioak aurreratea.

Txapelketaz galdetuta dio hasierako itzulietan kostatu zitzaiola erritmoa hartzea: "Akats batzuk egin nituen, baina poliki-poliki erritmoa hartuta, azken itzulian batzuk aurreratzea lortu nuen".

2024ko erronkak

Urte honi dagokionez, Enduro modalitatean ekainean Castejon de Sos-en (Huesca) izango den Espainiako Txapelketan parte hartzeko gogoz dago. "Hemen inguruan egingo diren enduro lasterketaz gozatzeko ere desiatzen nago", gehitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak