Aramaioko ludotekaren ordutegiaren balorazioa egin dezakete erabiltzaileek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 12a, 11:47

Iazko, azaroan ludotekan, Afrikako jolasak ezagutu zituztenekoa. (Argazkia: GOIENA).

Urriaz geroztik ludotekak ordutegi berria dauka martxan eta Udalak galdetegi baten bidez jaso nahi du erabiltzaileek duten astebetetze maila. Inkesta betetzeko azken eguna urtarrilaren 17a da.

2020an pandemiaren eraginez, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurren ludotekaren erabilera banatu egin zen aforoa bermatzek eta iazko martxoan ordutegi horren asetasun-maila aztertu zuen Aramaioko Udalak. % 65 adinez banatutako ordutegiaren alde azaldu zen, % 32k adin guztiak elkartuta nahi zituen eta % 3k ez zuen erantzun argirik eman.

Emaitza horiek aintzat hartuta arratsalde erdia HH eta LHko haurrek banatuta pasatzen dute, eta beste erdia elkarrekin. Udalaren hitzetan, euren apustua da ordutegi horrekin jarraitzea, baina erabiltzaileen iritzia zein den jakin nahi dute "berresteko ia bide onetik goazen ala ez".

Horregatik, Udalak galdetegia jarri du erabiltzaileen eskura balorazio hori egiteko. Galdetegia familia unitate bakoitzeko pertsona bakarrak bete behar du eta horretarako azken eguna urtarrilaren 17a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak