Formigalera eski irteera egingo du Orixol Mendizale Elkarteak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 12a, 10:11

Iazko irteerako talde-argazkia. (Argazkia: Orixol Mendizale Elkartea).

Otsailaren 16tik 18ra egingo dute Formigalera asteburupasa Aramaioko Orixol Mendizale Elkarteak antolatuta. Egubakoitzean, 18:30ean aterako dira herriko frontoitik eta domekan, berriz, 16:30ean Formigaletik. Galdetegi bidez eman behar da izena eta azken eguna urtarrilaren 25a da.

Jakan pasako dituzte bi gau Mur hotelean eta bazkide direnendako prezioa 175 eurokoa da; bazkide ez direnek, aldiz, 190 euro ordaindu beharko dituzte. Prezioan daude sartuta Jakako bi gauez aparte, bi gosari, bi forfait eta asteburu osoko autobusa.

Hala ere, beste zenbait aukera gehiru daitezke: eski-asegurua (9 euro, bi egun); eskiak, botak nahiz bastoiak (27 euro, bi egun); snowboard-a eta botak (35 euro, bi egun), eta kaskoa (8 euro, bi egun).

Ordainketa ES29 3035 0161 28 1611005178 kontu korrontera egin behar da.

Izen-ematea

Izena eman behar da galdetegia beteta urtarrilaren 25a baino lehen eta galdetegian bertan erantsi beharko da ordainketaren ordainagiria. Plazak mugatuak dira.

Era berean, adin txikikoek adinez nagusi den pertsona batek lagunduta joan beharko dute, eta horretarako, galdetegia betetzeaz gain, Orixol Mendi Elkartearekin jarri beharko dute bete beharreko dokumentua eskuratzeko.

Elkarteak adierazi du behin izena emanda "azken momentuko bajak" suertatzen badira, elkarteak ez duela bermatzen dirua itzuliko duenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak