Bertso-saioa eta Bertxoko sariketaren lehen kanporaketa egingo dituzte egubakoitzean Aramaion

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 11a, 10:17

Bihar bi bertso-saio egingo dituzte Aramaion. Bertxoko Sariketako lehen kanporaketa 18:30ean izango da Zabola elkartean; Urte berriko bertso-saioa, berriz, 22:00etan kultur etxean. Azken emanaldi horretako sarrerak bost euro balio du.

Aramaioko Bertso Eskolak eta Udalak antolatuta, urte berriko bertso-saioa egingo dute bihar, kultur etxean, 22:00etan hasita. Taula gainean izango dira Sabin Abarrategi aramaioarrarekin batera Jone Uria, Joanes Illarregi eta Unai Iturriaga; gai jartzaile lanetan, berriz, bertso eskolako kideak arituko dira. Sarrerak bost euro balio du.

Orain arte, Gabonen bueltan egin izan dute "Aramaioko aretoko bertso saio bakarra", baina aurten urte berriarekin batera egitea erabaki dute.

Arratsaldean, kanporaketa

Gaueko saioaren aurretik, Bertxoko sariketaren lehen kanporaketa jokatuko dute, 18:30ean, Zabola elkartean. Hiru bikote arituko dira bertsotan: Iraide Onaindia eta Xabi Antia, Ane Arexolaleiba eta Paula Amilburu eta Gari Arexolaleiba eta Martin Abarrategi. Beste bi kanporaketak Baranbion eta Agurainen izango dira, hilaren 14an eta 19an. Finala, berriz, hilaren 26an Gasteizen, Hala Bedi irratiaren ondoko lokalean, jokatuko dute kanporaketetako hiru bikote irabazleek. Saioa 20:00etan hasiko da.

Sariketan hamar bikotek hartuko dute parte, eta hamar bertsolari dira aramaioarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak