Zazpi galdera ditu galdetegiak eta partaide bakoitzak galdetegi bakarra bete dezake. Urtarrilaren 18an amaituko da parte hartzeko epea eta galdetegiak udaletxean edo Kuadrillan entregatu beharko dira egun hori baino lehen.
Erantzun guztiak asmatzen dituzten parte-hartzaileak sartuko dira urtarrilaren 22ko zozketan eta Gorbeialdeko Kuadrillatik adierazi dute erantzun zuzenak Kuadrillako webgunean argitaratuko direla.
Sariak
Denera lau sari banatuko dituzte. Alde batetik, 100 euroko bi bono emango dituzte kirol materialean gastatzeko; eta beste alde batetik, 100 euroko beste bi bono zozkatuko dituzte liburu-denda batean gastatzeko.