Herritarrak 08:30ean atera ziren Ibarra kiroldegitik, eta Orixolera igo ziren. Hala, 2023ko azken eguna aprobetxatu zuten naturaz gozatzeko, baina, modu berean, inguruetan eraiki nahi dituzten parke eolikoen aurka egiteko. Asensio, Ganboralde eta Durakogain tontorrak aintzat hartuta, Mendiak ez industrializatu izenpean egin zuten protesta.