Azken urteetako ohiturari eutsiz, urtea ondo amaitzeko Orixolera irteera egingo dute aramaioarrek. 08:30ean elkartuko dira frontoian, eta Keiztiko txabolatik 09:45 inguru pasako dira. Ondoren, hamarretakoa egingo dute Orixoleko puntan.
Salda eta hamaiketakoa egongo dela adierazi dute Orixol Mendizale Elkartekoek, baina nork bere edalontzia eramateko eskatu dute.