Asier Agirre izendatu dute Aramaioko alkate

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 22a, 12:11

Asier Agirre izango da Aramaioko alkate agintaldia amaitu arte. Atzo egindako ez ohiko osokoan hartu zuten erabakia, EH bilduren aldeko bost botorekin eta EAJren abstentzioarekin.

Maiatzean egindako udal hauteskundeen emaitzen ondoren, Iban Herrartek hartu zuen udaleko aginte makila ekainean; baina, arrazoi pertsonalak argudiatuta abenduaren 5ean jakinarazi zuen Herrartek alkate kargua utziko zuela; eta astelehenean, abenduaren 18an, eman zien udal idazkariak erabakiaren berri gainerako udal ordezkariei presazko ezohiko bilkuran. Jarduneko alkate kargua Libe Ramilak hartu zuen astelehenean, behin-behinean. 

Atzo, eguena, ezohiko osoko bilkura egin zuten alkate berria izendatzeko. Lehenengo, Libe Ramilak uko egin zion astelehenean hartutako behin-behineko alkate karguari, eta ondoren egin zuten bozketa alkate berria izendatzeko. EH Bilduk Asier Agirre aurkeztu zuen eta EAJk, Alberto Amenabar. EH Bilduren botoekin izendatu zuten Agirre alkate. Ondo ezagutzen du kargua Agirrek; 2007tik 2011ra arte izan zen-eta Aramaioko alkate. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak