Alkate berria izendatzeko plenoa eguenean egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 19a, 17:43

Aramaioko udaletxea.

Eguenean, 17:00etan egingo dute ez ohiko bilkura. EH Bilduk Asier Agirre aurkeztuko du alkategairako; eta, EAJk Alberto Amenabar.

Aramaioko Udalbatzak aldaketak izango ditu. Orain arte alkate izan den Iban Herrartek alkate kargua utzi du arrazoi pertsonalak argudiatuta; hain zuzen, astelehenean eman zien udal idazkariak erabakiaren berri gainerako udal ordezkariei presazko ezohiko bilkuran.

Egunean, abenduaren 21an, 17:00etan egingo dute ez ohiko plenoa alkate berria izendatzeko. Horrez gain, alkate kargua betetzeagatiko ordainsaria ere onartuko dute.

Ondorengo puntuak aztertuko dituzte:

  • Alkatearen aukeraketa.
  • Udalbatzaren bilkuren maiztasuna finkatzea.
  • Onartzea, badagokio, batzorde informatiboen eraketa eta osaera aldatzea.
  • Onartzea, badagokio, kide anitzeko organoetako ordezkariak aldatzea.
  • Alkate kargua betetzeagatiko ordainsaria.
  • Onartzea, badagokio, udal eraikinen garbitasunaren kontratazio espedienteari hasiera ematea.
  • Onartzea, badagokio, tantai baso jabe kooperatibaren bazkide laguntzailea izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak