Kintelena janari denda hartzeko deialdia egin dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abenduaren 19a

Artxiboko irudia.

Herriko janari denda hartzeko interesa dutenek 688 69 57 63 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Kintelena janari dendaren etorkizuna kolokan zegoela azaltzeko bilera irekia egin zuten apirilean. Arbel kooperatibak du egun dendaren kudeaketaren ardura; baina, kudeaketa esku-aldatzeko asmoa erakutsi zuten apirileko bileran. Bada, dendaren etorkizunaz hausnartzeko eta bultzada emateko prest agertu zen herritar talde bat.

Zortzi hilabete pasa ostean, janari denda hartzeko interesa dutenen bila dabiltza. Oharra argitaratu dute Udalaren web atarian: Kintelena hartzeko interesa dutenek 688 69 57 63 telefonora dei egin dezatela adieraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak