Hiru egunetan egongo da medikua Aramaion, aste honetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 19a, 16:26

Artxiboko irudia.

Elena Mugarza medikua astelehenetik eguaztenera egongo da kontsulta pasatzen. Erizaina egunero egongo da.

Aramaioko osasun zentroak izango duen ordutegia argitaratu du Udalak. Astelehenetik eguaztenera bitartean egongo da medikua Aramaion, goizez.

  • Astelehena 18, 08:00etatik  12:00etara.
  • Asteartea 19,  10:00etatik  13:00etara.
  • Asteazkena 20, 08:00etatik 12:00etara
  • Eguenean eta barikuan ez da medikurik egongo; mediku arreta behar izanez gero Arrasateko osasun zentrora joan beharko dute pazienteek. 

Erizaina egunero egongo da Aramaioko osasun zentroan, astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak