Arabako 81. El Corte Ingles saria jokatu zuten zapatuan Gasteizen. Gizonezko nagusietan, bigarren mailan, Arriolabengoa aramaioarra eta Xabi Ruiz nagusitu ziren, Aitor Alavaren eta Aitor Atxaerandioren aurka irabazita –22-12–.
Arabako binakako txapeldun berriak dira, hortaz, Arriolabengoa eta Ruiz.