2022 urtean herritarrei egindako argazkiak erakutsiko ditu Alex Mendikutek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 15a, 13:00

Artxiboko argazkia, Alex Mendikuterena.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Alex Mendikute argazkilariaren proiekzioa izango dute kultura etxean. Gaur izango da, 18:30ean.

Aramaioko Udalak, beste eragile batzuekin elkarlanean, Gabonetako egitarau oparoa aurkeztu du. Gaur hasiko dituzte ekitaldiak. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Alex Mendikute argazkilariaren proiekzioa izango dute kultura etxean. "2022an egindako argazkiak erakutsiko ditut; Aramaioko herrian, hainbat ekintza berezitan egindako argazkiak izango dira", azaldu du Mendikutek. Dagoeneko herrian errotuta dagoen ekitaldia da argazki proiekzioa: "2010ean hasi nintzen proiekzioarekin". Herriko ekitaldietan: Inauterietan, Santa Ageda batzean, jaietan... egiten ditu argazkiak, eta gehienak erretratuak izango dira. "Pertsonei egindako argazkiak dira; asko, lapurtutakoak. Kamerarekin ibiltzen naiz eta zerbait ikusten dudanean argazkia egiten diot", dio Mendikutek. 20 minutu inguru iraungo du proiekzioak, musikak lagunduta. "Behin proiekzioa bukatutakoan, gehiago eskatzen didate; beharbada, aurtengo Inauterietako argazkiak jarriko ditut, edo paisaiak, edo animalienak...", azaldu du argazkilariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak