Garai bateko kontuak modu digitalean irakurtzeko aukera dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 14a, 16:18

Garai bateko Txirritola aldizkaria modu digitalean irakurtzeko aukera badago.

Goiena Komunikazio Taldeak 1988tik 2006ra argitaratutako Debagoieneko herri aldizkariak digitalizatu ditu azkenaldian; tartean, Txirritola aldizkaria. Bada, atzera begira jartzeko aukera polita eskaintzen du sareak. Urte haietan herrian gertakari nagusi izan zirenak daude jasota. Baina ez gertakariak bakarrik, baita herritarrak ere; izan ere, gehien-gehienetan, aramaioarrak izan ziren protagonista Txirritola aldizkarian argitaratutako berrietan. Berriz irakurtzeko moduko artikulu eta atal asko daude aldizkari horietan: herritarrek sinatutako iritzi artikuluak, Boteprontoan ataleko elkarrizketak, Erretratu zaharra atala, Nola aldatu diren gauzak atala, kale-inkestak... Une politak pasatzeko eduki ugari dago bertan. 2000ko maiatzetik 2006ko urtarrilera arteko Txirritola aldizkariak daude digitalizatuta goiena.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak