Arabako erpin geodesikoen sarea ezagutzeko argitalpena eskuragarri dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 15a, 10:00

GeoArabako ataritik hartutako irudia.

Foru Aldundiak 15 ibilbide jasotzen dituen argitalpena argitaratu du; tartean daude Aramaioko bi ibilbide.

Foru Aldundiak Arabako erpin geodesikoen sarea ezagutarazteko eta herritarrei hurbiltzeko dibulgazio-proiektu bat jarri du abian, 15 ibilbide biltzen dituen argitalpen baten bitartez. Hala, ibilbide horiek lurralde osoan zehar banatutako 37 erpin geodesiko lotzen dituzte; tartean, Aramaioko bi ibilbide daude: Urkiolamendi (Abadiño) eta Orixol artekoa, Ardoaren eta arrainaren usaina izena duena; eta Begiraden ibilbidea, Durakogain eta Jarindo artekoa. Argitalpena udaletxeetan, turismo bulegoetan eta parketxeetan har daiteke formatu fisikoan, eta baita GeoAraba atarian ere, formatu digitalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak