Aramaioko Udalak bi peoi kontratatu nahi ditu

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abe. 14a, 20:00

Artxiboko irudia.

Lanaldiak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta lan-jardun erdikoa izango da.

Aramaioko Udalak bi peoi kontratatu behar ditu. Lanaldiak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta lan-jardun erdikoa izango da. Zereginak izango dira: espazio eta eraikin publikoen eta espazio berdeen mantentze eta egokitzapena egiteko lanak burutzea, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak eginez.

Kontratatuko diren pertsonek bete behar dituzten baldintzak: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa izena emanda egotea eta langabezian egotea. Lanbideren bitartez egin beharko da eskaria, abenduaren 20ra arte. 2022ko programan kontratatutakoek ezingo dute parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak