Bihar, abenduaren 12a, argindar instalazioaren kalitatea eta fidagarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte. Ondorioz, argia moztuko dute herri guztian, Oletan izan ezik. Esku-hartzea 09:30etik 13:30era bitartean izango da.
AABak ohar bidez adierazi du hornidura aurrez jakinarazi gabe berrezarriko dutela. Gainera, gomendatu dute esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektrikoak deskonektatzea eta igogailurik ez erabiltzea.