Euskararen Eguna ospatzeko online lehiaketa jarri zuen martxan Udalak. Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean egin zuten lehiaketa, online. Bi galdera erantzun behar zituzten parte-hartzaileek: bat hizkuntzei buruzkoa eta beste Common Voice eta Gaituren kanpainari buruzkoa.
Bada, Udalak dagoeneko argitaratu ditu irabazleak: Laurane Zubia Balanzategi izan da Euskara eta hizkuntzak ataleko irabazlea, eta Errigorako saski bat eramango du etxera. Common voice eta Gaitu kanpainako atala Blanka Rosa Maskariano Ibabek irabazi du eta hari gabeko entzungailu parea jasoko du.
40 lagunek parte hartu dute lehiaketan.