Alex Mendikuteren argazki proiekzioarekin hasiko dituzte Gabonetako ekitaldiak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko abenduaren 12a

Artxiboko irudia.

Aramaioko Udalak dagoeneko prest du aurtengo Gabonetako egitaraua.

Eskaintza zabala izango dute aurtengo Gabonetan aramaioarrek. Kultura ekitaldiak, kirol irteerak, antzezlanak, jolasak eta beste zenbait ekitaldi izango dituzte abenduko azken asteetan eta urtarrileko lehenengo egunetan.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Alex Mendikute argazkilariaren argazki proiekzioarekin zabalduko dute egitaraua. Abenduaren 15ean izango da proiekzioa, 18:30ean, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak