Euskararen Nazioarteko Egunak askotariko ekintzak utzi ditu Aramaion ere. Trikikalejirak kaleak alaitu ditu goizean zehar eta arratsaldean, Jolas Molaz tailerra egin dute umeendako kultur etxean. Errifako txartel sarituak honakoak izan dira: Lehen saria, 966 zenbakia; bigarren saria; 202 zenbakia eta hirugarren saria: 347 zenbakia. Bihar, herri lasterketa egingo dute 12:00etan eta arratsaldean partxis lehiaketa egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.