Euskaraz lan egin eta pazienteen hizkuntza eskubideak aintzat hartzeagatik hainbat eraso jasan ditu Aitor Montes medikuak azkenaldian. Bada, egoera horren aurrean, Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloaren sustatzaileek adierazpen bat kaleratu eta elkarretaratzea deitu dute barikurako.
Debagoieneko ospitalearen aurrealdean izango da elkarretaratzea, abenduaren 1ean, 13:00etan.