Aramaioko mugimendu feministak antolatuta greba egitarau zabala izango dute bihar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 29a, 16:12

Aramaioko kaleak.

12:00etan manifestazioa egingo dute Aramaion, eta arratsaldean Arrasateko manifestaziora batuko dira.

Aramaioko mugimendu feministak antolatuta greba egitarau zabala izango dute bihar Aramaion. "Zaintza eskubide kolektiboaren alde eta lurraren eta bizitzaren defentsan", kalera ateratzea da asmoa, bai eta landa eremu euskaldunean zaintza lanak aztertu eta ahots propioz aldarrikapenak zabaltzea ere. Herritar oro gonbidatu dute antolatutako egitarauan parte hartzera.

Goizean, auto karabana

9:00etan auto karabana egingo dute kiroldegitik irtenda. 10:30ean hamaiketakoa egingo dute erretiratuen lokalean. Ondoren, 12:00etan, manifestazioa egingo dute kiroldegitik hasita.

Arrasateko manifestaziora joateko gonbidapena

13:30ean Zuk in zuk jan bazkaria egingo dute eta ondoren musika izango dute Sastiñan. Han egongo dira mahaiak eta aulkiak eta etxetik eraman beharko da jana eta edaria. 17:15ean kiroldegi aurrean elkartuko dira Arrasateko manifestaziora joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak