Kantu bazkaria egingo dute Trikikalejira elkarteko kideek Euskararen Eguna ospatzeko. Zapatuan, abenduaren 2an izango da bazkaria Barajuengo Koskoltegi elkartean.
Interesa duenak izena eman beharko du azaroaren 29rako 658 70 80 87 telefono zenbakira deituta. Bazkariaren prezioa izango da: 17 euro ikasleendako eta 20 euro gainontzekoendako.