Orri markagailu lehiaketara aurkezteko azken eguna bihar da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko azaroaren 22a

Artxiboko irudia.

Orri markagailu lehiaketara pertsona bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkez ditzake.

Gorbeialdeko Kuadrillak orri markagailu lehiaketa antolatu du. Gaia librea izango da eta lehiaketa bost kategoriatan banatu dute: benjaminak, kimuak, haurrak, gazteak, helduak eta senior kategoria.

Lanak 4,5 X 21 zentimetrotako folio edo kartulina batean aurkeztu behar dira. Pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. Edozein herri liburutegitan, udal bulegotan edo Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan aurkez daitezke, eskutik eskura edo ziurtatutako postaren bidez. Abenduaren 11tik aurrera irabazleen izenak Gorbeialdeko Kuadrillako webgunean jakinaraziko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak