Eguenean, azaroaren 23an, 008 Uribarri transformadorea aldatzeko lanak egin behar dituzte; ondorioz, argi hornidura barik egongo dira Uribarri eta Zubieta auzoetan. 9:30etik 13:30era bitartean izango da argi mozketa, eta hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dute.
Esku hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektrikoak deskonektatzea gomendatu dute.