Hamar bertsolari hartu dute parte Aramaioko IV. kopla txapelketan: Eneritz Artetxe (Azkoitia), Etxahun Lekue (Larrabetzu), Jexux Mari Irazu (Larraul), Jon Mata (Antzuola), Maddi Ane Txoperena (Lesaka), Maialen Akizu (Urretxu), Maider Altuna (Arrigorriaga), Saioa Alkaiza (Iruñea), Unai Anda (Zuia) eta Unai Izagirre Attola (Azkoitia).
Guztiek egin zuten kalez kaleko saioa eta guztiak sailkatu dira final handirako. Hamar bertsolariak aritu dira nor baino nor gehiago, lepo bete zen Aramaioko eskolako jangelan. Gai ezberdinei bertsotan erantzun ostean, Lekue eta Akizu pasa dira buruz-burukora. Larrabetzuko bertsolaria gailendu da.
Debagoieneko ordezkari bakarrak ere saria izan du. Finalean batutako herritarrendako bertsolari onena izan da, eta publikoaren sariarekin itzuli da Aramaiora. "Kaleko saioan giro ona egon da, eta finalean are hobea. Gustura geratu gara", esan dute antolatzaileek.