Parke eolikoaren proiektuari buruz hartutako erabakiak eta egingo diren ekintzak aurkeztuko ditu Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko azaroaren 20a

Artxiboko irudia.

Aramaioko Udalak deituta, batzar irekia egingo dute azaroaren 22an, eguaztena, udaletxean. 

Aramaion energia iturrien proiektuez herritarrekin hausnartzen: egindakoak eta egitekoak izeneko bilera egingo du Udalak herritarrekin. Batzarrak bi helburu nagusi izango ditu: batetik, Udalak parke eolikoaren proiektuaren aurrean egindako urratsen berri ematea; eta, bestetik, orain arte hartutako erabakiak partekatu eta aurreratzean egingo diren ekintzak aurkeztea. Aramaioko Udalak bizilagunak animatu nahi ditu batzarrean parte hartzera. 18:30ean izango da hitzordua, eguaztenean, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak