Familian pornoa nola kudeatu landuko dute Emaize zentroko kideekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 17a, 13:00

Argazkia: Pantallas amigas.

Familien heziketa sexualaren erronkak aztertuko dituzte hitzaldian; eguenean izango da, 18:30ean, kultura etxean.

Azaroaren 25aren bueltan, Aramaioko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Horietako bat izango da Emaize Sexologia Zentroko sexologo Miren Arregik egingo duen hitzaldia: Nola kudeatu pornoa familian? Porno belaunaldira hurbiltzen, familien heziketa sexualaren erronka. Hitzaldia kultura etxean izango da, hilaren 23an, eguenean, 18:30ean.

1994az geroztik, Emaize Sexologia Zentroak arreta egiten die sexualitateei eta sexuei eta horien arteko erlazioei. Zentroaren helburua neska-mutikoei eta emakume-gizonei elkar ulertzeko eta euren arteko elkarbizitza hobetzeko laguntza ematea da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak