Erabiltzaileek eta gurasoek eskatuta ordutegi berria izango du ludotekak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 14a, 18:27

Joan zen astean, ludotekan, Afrikako jolasak ezagutu zituzten.

Arratsalde erdia adinaren arabera banatuko dute eta beste erdia guztiek batera erabili ahal izango dute.

Ludotekan ordutegi berriarekin hasi dira lanean. Erabiltzaileek eta gurasoek horrela eskatuta, arratsaldeko ordutegiak adinaren arabera banatzea erabaki dute. 16:15etik 17:45era bitartean 2 urtetik 5 urtera bitarteko umeak egongo dira astelehenetan, eguaztenetan eta barikutan; aldiz, martitzenetan eta eguenetan LH1etik LH6ra bitarteko gaztetxoak. 17:45etik 19:30era bitartean adin guztietakoak elkarrekin egoteko aukera izango dute.

Orain arte, erabiltzaileak adin eta egunaren arabera sailkatuta egon izan dira; baina, erabiltzaileek eta gurasoek eskatuta eta Udalak kultura-etxeko langileekin hitz egin ostean, aldaketa egitea erabaki dute erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu onena emateko. Aurrerago, Udalak kontrastea egingo du jakiteko ea ordutegi berriarekin gustura dauden edo ez.

Bestalde, Udalak antzokia itxi egingo du arratsaldetan, ezin duelako bermatu espazioaren erabilera egokia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak