Gantzagan San Melixan jaiak ospatu dituzte aste bukaeran. Barikuan Assata taldearen kontzertua izan zuten, eta zapatuan, aldiz, askotariko ekintzak. Besteak beste, patata tortilla txapelketa eta dastaketa, eta mus txapelketa jokatu zuten. Domekan, Arrasate Musikaleko txistulari bandak kontzertua egin zuen, eta 41. Gantzaga txirrindulari igoera izan zuten.