'Kutxak askatu' tailerrerako izen-ematea zabaldu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 14a, 16:47

Argazkia: alea.eus

Haziaraba in the mapping jaialdiko azken ekintza izango da hilaren 22an egingo dutena. Parte hartu nahi duenak udaletxean eman beharko du izena.

Haziaraba in the mapping jaialdiko azken ekintza hilaren 22an izango da, eguaztena. Kutxak askatu ikuskizuna egingo dute eta aurrez izena eman beharko da parte hartzeko. Interesatuek udaletxean eman beharko dute izena.

2 eta 5 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna izango da, familian egitekoa. "Kutxak jolaserako elementu unibertsalak dira, eta baita umeek eta nagusiek elkarrekin bere imajinazioa garatzen eta sormena indartzen laguntzeko material eszenikoak ere. Gainera, kutxen azterketa, esperimentazio eta transformazioak hainbat banakako eta talde dramatizazio egoerentzat onuragarriak dira. Honelako materialak erabiltzeak berrerabiltzeko elkarrekin lan egitea bultzatzen du, eta birziklapena sustatzen du, gaur egun oso garrantzitsua baita", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak