Alaiak elkarteak antolatuta migrainei buruzko hitzaldia egingo dute eguenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 14a, 16:26

Artxiboko irudia.

Arturo Goikoetxea neurologoak azalduko du zer diren migrainak eta horiei aurre zelan egin. Hitzaldia kultura etxean izango da, 18:00etan.

Alaiak erretiratuen elkarteak Migraina, zer da eta nola egin aurre hitzaldia antolatu du. Eguenean izango da, kultura etxean, 18:00etan. Arturo Goikoetxea neurologak egingo du hitzaldia, gazteleraz. Goikoetxea Santiago Ospitaleko neurologo burua izan zen, eta "azalpen medikurik gabeko sintomen eta minaren" gainean aritu izan da.

Goikoetxeak proposamen teoriko bat garatu du migrainaren inguruan, eta migraina kultura-jatorriko gaixotasun kontsideratzen du. Teoria hori argudio zientifikoekin zalantzan jar daitekeela dio, eta horregatik herritarrek informazio hori ezagutzeko eskubidea dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak