Uribarri auzoan 008 transformadorea aldatuko dute azaroaren 17an, barikua, eta hori dela eta argia moztuko dute auzoan bertan. Esku-hartzea 9:30etik 13:30era bitartean izango da.
Hornidura aldez aurretik jakinarazi gabe berrezarriko dela jakinarazi du Aramaioko argindar banatzaileak. Gomendatu dute esku-hartzeak irauten duen bitartean aparatu elektronikoak deskonektatzea.