Maila ederra erakutsi dute gaztetxoenek San Martin txapelketako finaletan

Julen Murua Mesonero 2023ko azaroaren 12a

Zazpi pilota partida jaso ditu Aramaioko pilotalekuak –alebinen mailatik hasi eta kadeteen mailara artekoak–. Partida parekatuak izan dira guztiak, eta bertaratu diren ikusleek asko gozatu dute bertan bizitako ikuskizunaz.

Gasteizko, Amurrioko, Adurtzako, Aguraingo eta Aramaioko bertako pilotariak izan dira herriko pilotalekuan San Martin Pilota Txapelketako finalak jokatzen. Txapelketaren IX. edizioa izan da eta gozatu ederra hartu dute bertaratu direnek, azken unerarte erabaki ez diren partidak izan baitira gehienak.

Hauek izan dira partiduen emaitzak:

  • Benjamin mailan: Bailez-Garcia (Aramaio) 18-12 Bikandi-Garcia (Txukun-Lakua)
  • Alebin B mailan: Sarriegui-Gareki (Txukun-Lakua) 8-18 Prieto-Moreno (Txukun-Lakua)
  • Alebin A mailan: Diaz-Gaviña (Amurrio) 16-18 Ozaeta-Jimenez (Adurtza)
  • Infantil B mailan: Osoro-Moledo (Aramaio) 16-18 Garcia-Arroyo (Txukun-Lakua)
  • Infantil A mailan: Saez de Asteasu-Espada (Agurain) 18-12 Zabaleta-Zabaleta (Amurrio)
  • Kadete B mailan: San Pedro-Zabaleta (Agurain-Amurrio) 18-22 Beitia-Gonzalez (Aramaio)
  • Kadete A mailan: Ruiz-Garcia (Txukun-Lakua) 15-22 Mendizabal-Arruiz (Txukun-Lakua)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak