Haziaraba in the mapping jaialdiaren barruan Minimach animazio zinema botako dute domekan, kultura etxean. 17:00etan izango da emanaldia, 2 eta 5 urteko umeei zuzendutakoa. Marrazki bizidunek osatuko dute istorio poetikoa; gainera, ikusleak epaimahai ere izango dira jaialdiko sail honetan. Entretenitzeko eta hezteko saioa.