San Martin pilota txapelketako finalak asteburuan izango dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko azaroaren 10a

Artxiboko irudia.

San Martin pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan, azaroaren 11n. 16:00etan hasiko dira, pilotalekuan.

Bihar, San Martin egunez, IX. Pilota Txapelketako finalak izango dituzte. 16:00etan hasiko dira lehiak: Alebin B mailan, Txukun Lakua Txukun Lakuaren aurka; Alebin A mailan, Amurrio Adurtzaren aurka; infantil Bn, Aramaioko Ibai Osorok eta Kristian Moledok Txukun Lakuaren aurka jokatuko dute; infantil An, Agurain eta Amurrio lehiatuko dira; kadete B mailan Markel Beitia eta Unax Gonzalez aramaioarrak Amurrioren aurka lehiatuko dira; benjamin mailan, Oinatz Bailez eta Kerman Garcia Txukun Lakuaren aurka; eta, kadete A mailan, Txukun Lakuako pilotarien lehia izango da Maider Unda pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak