Gantzagako jaietan, Assata taldearen musika eta Arrasate Musikaleko txistulariak egongo dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 10a, 10:00

Arrasate Musikaleko txistulariak.

Assatak taldeak kontzertua egingo du gaur, 19:30ean, eta domekan, aldiz, Arrasate Musikaleko txistulari bandank.

Gantzagako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Gaur, barikua, Assata taldeak kontzertua egingo du, 19:30ean. Bihar, zapatua, kanpai errepikak joko dituzte 09:00etan; 12:00etan meza izango dute, eta ondoren bermut dantza. Arratsaldeko 17:30ean patata tortilla lehiaketa izango dute, eta horiek dastatzeko aukera izango da, 19:30ean. Gauean dantzaldia izango dute Akorderen eskutik.

Arrasate Musikaleko txistulari banda

Domekan, aldiz, bi ekintza entzutetsu izango dituzte: 11:15ean Arrasate Musikaleko txistulari bandaren kontzertua; eta, 12:30ean 41. Gantzaga Txirrindulari Saria. Trikitilariak, bingoa eta tutea ere izango dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak