Bittor Ugarteburu izan da garaile Untzillan jokatutako hiru txirlo txapelketako jardunaldian

Imanol Beloki Unamuno 2023ko aza. 5a, 19:32

Euskal Herriko 33. hiru txirlo txapelketako saioa jokatu zen zapatuan, Untzillan. Laugarren jaurtaldia izan zen, eta 67 bolarik hartu zuten parte bertan. Bittor Ugarteburu (Asola Berri) izan zen garaile zortzi txirlo botata; bigarren sailkatua, Sebas Aranzabal (Elgeta) izan zen zortzi txirlo botata, eta, hirugarren sailkatua, txirlo kopuru bera botata, Agustin Garcia (Garmendipe).

Podiumeko postuez gain, honakoak izan zire3n hurrengo sailkatuak: Laugarren postuan, Aimar Arriolabengoa sailkatu zen, zortzi txirlo botata; bosgarren postuan, Isana Gorosabel (UDA) zazpi txirlo botata; eta, seigarren postuan, Xabier Loiola (San Migel) sei txirlo botata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak