Bi kultur emanaldi izango dira domekan, Azkoagan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 3a, 11:00

'Daisy Crazy'.

AntzokOH! ekimenak geldialdia egingo du aurten ere Azkoagan. 2021ean sortu zuen ekimena Arabako Aldundiak, kultur eskaintza landaguneetara zabaltzeko asmoz.

Besteak beste, 500 biztanle baino gutxiagoko auzunea izatea eta kultur azpiegiturarik ez izatea dira ekimenean parte hartzeko baldintzak. Domekan, Azkoagako elizan izango dira aurtengo ekimeneko ekitaldiak, 12:00etan. Bi emanaldi egingo dituzte: Altraste dantza taldeak ¿Qué tienen las flores? lana eskainiko du; eta Pez Limbo taldeak Daisy Crazy. Emanaldiaren ondoren, aktoreek publikoarekin solasaldia izaten dute, lanbidea ezagutarazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak