Micaela Portillari buruzko dokumentala botako dute zapatuan Untzillan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko aza. 3a, 09:00

Karteleko irudia.

Untzillako elizan izango da emanaldia, 17:00etan.

Untzillan maistra izandako Micaela Portillari buruz egin duten ikus-entzunezkoa botako dute bihar, zapatua, Untzillako elizan, 17:00etan: Micaela Portilla, templos, torres y caminos.

Micaela Portillaren jaiotzaren mendeurrena bete zen 2022an; data borobila ospatzeko, Arabako Foru Aldundiak Portillaren dokumentala egin zuen, eta, tartean, Untzillan ere grabatu zituzten dokumentalerako irudiak.

Dokumentalarekin pertsona eta haren lana ezagutarazi nahi dute, eta ondare pertsonalaren garrantzia nabarmendu. Portillaren bitartez, Arabako artea eta historia ezagutarazi nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak